Muruetako Udalak arrantza lehiaketa berreskuratu du
Zapatuan ospatuko da, eta bihar izango da izena emateko azken eguna
Muruetako Udalak , itsasadarrean, Teilerian, hain zuzen ere, egiten zen arrantza lehiaketa berreskuratu du, eta zapaturako antolatu dute.
Aipatu lehiaketan umeek zein nagusiek parte hartzeko aukera daukate. Umeen kategorian, 15 urtera artekoek parte hartudezakete. 16 urtetik gorakoek, berriz, nagusien kategorian lehiatuko dute.
Parte hartu gura dutenek bihar dute izena emateko azken eguna; 661 54 33 66 telefono zenbakira bidali beharko da WhatsApp bat. Izena ematen dutenen artean WhatsApp talde bat sortuko dute, lehiaketaren berri emateko.
Txapelketan parte hartzeko zenbait baldintza bete behar dituzte parte hartzaileek: Arrantza lizentzia eduki behar dute; gehienez, bi kanabera eraman ahal izango ditu partehartzaile bakoitzak eta amu bat bakoitzean
16 urtetik gorakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Azaldu dutene, gehienez, 35 pertsonek parte hartu ahal izango dute.