Ekainaren 15era arte parte hartu daiteke Busturiko Jakin Badakigu lehiaketan
Berbalagun egitasmoak antolatu duen lehiaketan parte hartzeko lau galdera "erraz" baino ez dira erantzun beharko.
Busturiko Berbalagun egitasmoak martxan dauka beste behin ere Jakin Badakigu lehiaketa. Parte hartu gura duten horiek ekainaren 15era arte izango dute horretarako aukera.
Aurrekoetan modura, parte hartzeko lau galdera “erraz” baino ez direla erantzun beharko esan dute antolatzaileek. Arduradunek, gainera, galdetegia betetzerakoan telefono zenbakia edo helbide elektronikoa eta izena zehaztea eskatu dute, “hartu-emanetan jartzeko”.
Azaldu dutenez, lehiaketa amaitzen denean, Busturiko Udalaren webgunean (www.busturia.org) argitaratuko dituzte erantzun zuzenak. Lehiaketan parte hartu duten guztien artean opari bat zozkatuko dute. Lehiaketan parte hartzea “erraza” dela iritzita, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.