Kontzertua barikuan izango da (maiatzak 27), 19:00etan, Altamirako kultur etxean.
Pandemia atzean utzita, Busturira bueltatuko dira Segundo Olaeta Musika Eskolakoak (SOME). Hain zuzen ere, SOMEko Orkestrakoak izango dira Busturian egongo direnak. Horiekin batera, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako Aixerrota Harizko Orkestrako kideak taularatuko dira.
SOMEko ordezkariek jakitera eman dutenez, bertaratzen direnek estilo guztietako abestiez gozatzeko aukera edukiko dute; Zea Mais, Indiana Jones, Piratas del Caribe eta J.S.Bach, besteak beste.
Kontzertua barikuan izango da (maiatzak 27), 19:00etan, Altamirako kultur etxean.