Gaztelekua eta liburutegia ikasketa gela bihurtuko dira asteburuetan
Instalazioak honako ordutegietan egongo dira zabalik: zapatuetan 10:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 14:00etara.
Gernika-Lumoko Udalak ikasketa gela gehiago jarriko ditu azterketa garaian dauden ikasle guztientzat, asteburuetan. “Udalak jakin badaki gaur egungo datak oso garrantzitsuak direla gazteentzat eta ez hain gazteentzat. Horregatik gune gehiago jarriko ditugu iaksleek ikasteko”, azaldu dute udal ordezkariek.
Hain zuzen ere, uztailaren 10era arte, Gaztelekua eta liburutegia gaituko dituzte ikasteko. Neurri horri esker, ikasleek gune bat gehiago izango dute azterketak prestatzeko. Zehaztu dutenez, instalazioak honako ordutegietan egongo dira zabalik: zapatuetan 10:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 14:00etara.