Berdegune berria Santa Anan
Partzelak 250 metro karratu ditu
Saihesbidea eraikitzeagatik Santa Ana parkinaren parean geratutako hutsunea landarez bete du Gernika-Lumoko Udalak. Saihesbidearen eta Carlos Gangoiti kalearen arteko lekua da udalak berdez jantzi duena. Hain zuzen ere, partzelak 250 metro karratu ditu, eta, bertan, lore tepexa eta soropila diuen parterrea sortu du udalak.