Rafa Sardinak jasoko du aurtengo Hegaluze Saria
Barikuan jasoko du saria Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan. Sardina zuzenean konektatuko da, Kalifornian (AEB) bizi baita.
Rafa Sardina bermeotarrak jasoko du 25. Hegaluze Saria. Bermeon ematen den sari garrantzitsuena jasoko du Kalifornian (AEB) bizi den grabazio ingeniariak.
Hegaluze Sariak, Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde egin duen pertsona bat nabarmentzen du. Hori kontutan izanik, hauek izan dira saria emateko epaimahaiak eman dituen arrazoiak: Musika munduan egindako iblbide aparta, lortu dituen 18 grammy sariek erakusten duten bezala; bermeotasuna, harrotasun haundiz azaltzen duela; eta, Bermeotik Mundura! Bera da adibiderikrik esanguratsuenetarikoa.
Sardina grabazio ingeniaria izateaz gain, nahasketa ngeniaria eta musika ekoizlea ere bada. Camila Cabello, Lady Gaga edota Michael Jackson bezalako artistekin ibili da elkarlanean. 60 Grammy eta Grammy Latimo hautagaitza ditu: horietatik, 18 eskuratu ditu.
Sardinak lau urte eman zituen medikuntza fakultatean. Ondoren, bere pasio zenari ekin zion, musikari. Espainiako Iparraldean eta Frantziako hegoaldean bizitako folk, jazz eta musika denboraldiek eraman zuten Sardina Ameriketako Estatu Batuetara.
AEBn, Full Sail Unibertsitatean egin zituen bere lehen ikasketak. Hauek burutu ostean eta bere emaitza onei esker, Hollywoodeko Ocean Way Recording Studios-en eta Los Angeleseko Record One Studios-en lortu zuen lana; horregatik erabaki zuen Kaliforniara joatea.
Sariduna pop, rock eta R&B proiektuetan lan egiteagatik ezaguna den arren, beste musika estilo askotan ere ibili da grabaketa eta nahasketa lanetan.