Lanbide Ekimenak enpresa berrikuntza sustatzen jarraitzen du Hazinnova programaren bidez
Hiru hilabetez aholkularitza espezializatua jaso nahi duten eskualdeko enpresek eskabideak aurkezteko epea ireki du.
Gernikaldeko eskualdeko enpresek, baldin eta hamar langile edo gehiago badituzte, Hazinnova programaren aholkularitza espezializatua jaso dezakeke, hiru hilabetez. Fabrikazioaren, logistikaren, merkaturatzearen, administrazioaren eta finantzen atalean produktuen eta negozio prozesuen berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako aholkularitza da eska daitekeena.
Erabat doakoa da eta 50 orduko aholkularitza espezializatua eskaintzen du. Gainera, prozesu osoan zehar, eskatzaileen eskura jartzen du Hazinnova taldeko pertsona baten laguntza.
Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak zentroko presidenteak zehaztu duenez Hazinnova doako aholkularitza espezialiatuko zerbitzu bat da, eta enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu, berrikuntza ez teknologikoa bultzatuz industria produktuari edo industria prozesuari lotutako zerbitzuen enpresetan konponbideak identifikatuz eta ezarriz.
Enpresa bakoitzak, euren beharraren arabera, zortzi mota hauetako bi mikroproiektu egin ahal izango dituzte gehienez: ekonomiko finantziarioa, produkzioa, logistika, barneko administrazio prozesuak, pertsinak, bezeroak, merkatu berriak eta produktua.
Lanbide Ekimenak zentroak SPRI Innobasquek sustatutako ekimen honetan izena emateko epea zabaldu du. Izan ere, Innobasquek, SPRI taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen dute ekimena. Horretrako, aholkularitza hori jaso gura duten ETEek Lanbide Ekimenak zentroaren bidez eskura dezakete zerbitzua, 94 625 57 58 telefono zenbakira deituta edota akortazar@lanbide-ekimenak.eus helbide elektronikora idatzita.