Sollubeko gudariak omenduko dituzte domekan, Mañun
Ekitaldi "xumea" egingo dute Mañu auzoko probalekuan, 13:00etan hasita.
Sollubeko gudariak omentzeko ekitaldia berreskuratuko du Sollube 1937 elkarteak. Batailaren 85.urteurrenean, Solluben hil ziren gudariak eta faxismoaren aurka bizitza eman zuten erresistenteak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldi “xumea” egingo dute Mañu auzoko probalekuan, 13:00etan hasita.
85 urte igaro dira, eta Sollubeko gudariei omenaldia egiteaz gain, gaur egungo egoera ere izango dute hizpide; “egoera desberdina bada ere, antzekotasun asko baititu”, diote elkarteko kideek.