Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu dute
Uztailaren 4ra arte egongo da ordainketak egiteko aukera.
Zabaldu dute Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaindintzeko 2022ko borondatezko epea, eta uztailaren 4ra arte egongo da ordainketak egiteko aukera.
Zehaztu dutenez, helbideratuta dauden ordainagiriak kontuan hartuko dituztela aipatutako aldian. Helbideratu gabeko erreziboei dagokienez, erakunde laguntzaileetan (Kutxabank, Laboral Kutxa) edo Caixabank eta Banco Sabadellen ordaindu ahalko dira, baita ordainketa pasabidearen bitartez edo Gertu bulegoan ere.
Jakinarazi dute dirua sartzeko epea igaro eta gero dirua sartu ez bada, premiamendu prozeduraren bidez eskatuko dituztela zorrak, baita betearazpen aldiko errekarguak, berandutze interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak ere.