Diana Ilau gernikarrak brontzea eskuratu du 3.000 metroko Euskadiko Txapelketan
1.500 metroko finalean, baina 18 urtez azpiko gizonezkoetan, Jon Zugazaga Gernika Atletismo Taldeko atletak parte hartu zuen, eta bosgarren postuan amaitu zuen.
Gernika Atletisko Taldeko Diana Ilau atletak brontzezko domina lortu zuen joan den zapatuan Durangon lehiatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketaren 3.000 metroko modalitatean eta 18 urtez azpiko kategorian.
Gernikarrak 12 minutu eta 18 segundoko denboragaz eskuratu zuen hirugarren postua, Uxue Sainz eta Nerea Gotiren atzetik. Goizean, gainera, 1.500 metroko finalean parte hartu zuen, eta bosgarren postuan amaitu zuen.
1.500 metroko finalean, baina 18 urtez azpiko gizonezkoetan, Jon Zugazaga Gernika Atletismo Taldeko atletak parte hartu zuen, eta bosgarren postuan amaitu zuen, 4 minutu eta 24 segundoko denboragaz. Bere anaia Aimar Zugazagak 3.000 metroko proban parte hartu zuen 18 urtez azpiko kategorian eta zazpigarren postuan sailkatu zen.
Datorren asteburuan, Gernikako klubeko atletak Gasteizko pistan saiatuko dira Espainiako Txapelketan 3.000 metroko finalera heltzeko gutxienekoak lortzen.