Kanta kanta lorueko kantuzaleek kantuz bete dituzte Bermeoko kaleak
Kalejirak egin zituzten goizean zein iluntzean; eztarriei atsedena emateko, bazkaritan batu ziren Bermeoko Kafe Antzokian.
Pandemiaren ostean gogoa dagoela nabari da. Hala, Bermeoko kantuzaleak gogoz atera ziren zapatuan eta bat egin zuten Kanta kanta loruek deitutako Kantu Jiragaz.
13:00etan hasi zuten Kantu Jira Goiko Plazatik eta herriko hainbat gunetan egin zituzten geldialdiak kantuan aritzeko. Eztarriak bero bero zituztenean, horiei atsedena emateko, Kafe Antzokian batu ziren bazkaltzeko. Bazkal ostea ere kantuan eman zuten, eta Antzokitik aterata ere kalejiran jarraitu zuten, kaleak kantuz betez eta herrria girotuz.