Bizkaiko Taldekako Kanporaketa jokatuko da Bermeon
Busturialdeko Beethovenen belarriak eta Azkena eta etxera taldeek eta Arratiako Toperak egingo dute bertsotan Bermeon. Busturialdeko Ez dakit Ba! taldeak Iurretan dauka saioa.
Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketa saioak jokatuko dira asteburuan Mungia, Getxo, Iurreta, Markina-Xemein eta Bermeon eta, saio bakarraren faltan, ia erabakita geratuko dira Larrabetzuko finalaurrekoak.
Guztira, Busturialdeko hiru talde ariko dira bertsotan barikua [apirilak 29] eta zapatua [apirilak 30] bitartean. Barikuan egingo dute kantuan Busturialdeko Ez dakit Ba! taldekoek Lekeitioko Poto Baptist School eta Durangaldeko Kristiñanak taldeekin batera. Horien saio denak Iurretako Oromiño auzoko San Marko ermitan izango dira, 19:30etik aurrera.
Bermeon, berriz, zapatuan dute hitzordua Busturialdeko Beethovenen belarriak eta Azkena eta etxera taldeek eta Arratiako Toperak. 18:00etan hasita egingo dute bertsotan 18:00etan Izaro Irish Pub-en, 19:00etan Talako kantinan eta 20:00etan, Kafe Loidxien. Saio bakoitzeko talde irabazlea maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko den finalera sailkatuko da.
Ondorengoak dira Busturialdeko taldeetako parte hartzaileak:
- Ez dakit Ba!:Eneko Aldana, Koldo Muñiz, Lore Barrena, Mikel Retolaza, Moises Enbeita eta Onintza Enbeita.
- Beethovenen belarriak: Ander Arrien, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga, Jon Arano, Koldo Gezuraga eta Leire Garatxena.
- Azkena eta etxera: Alain Cubero, Ander Elortegi, Beñat Bilbao, Imanol Ziluaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Jokin Ansotegi.