Hogeita batgarrenak ere jendetza batu du
Jende asko erakarri zuen Morgako XXI. Azokak, domekan (apirilak 24). Nekazal eta artisauen hamazazpi bat postutan askotariko eskaintza egon zen Andra Mari auzoko Lehendakari Agirre Enparantzan. Ibilaldiko materiala ere salgai egon zen, eta txosnan batutako dirua ukrainar errefuxiatuei laguntzera bideratuko dute.
Bestalde, Euskal Herrian ohikoak diren abereekin (oiloak, ardiak, behiak…) batera, Indate Berrikoen eskutik, gurean ohikoak ez diren hainbat animalia egon ziren ikusgai, besteren artean, Frantzia, Ingalaterra, Asia, Afrika, Eskozia eta Hego Amerikako arrazak.