Irakurleen Txokoak 'Odolik gabe' liburua aztertuko du
Fernando Reyk euskarara itzulitako Alessandro Baricco idazle italiarraren liburua landuko dute eguenean Irakurleen Txokoko parte hartzaileek.
Eguenean, Bermeoko Irakurleen Txokoko parte hartzaileek Odolik gabe liburua izango dute aztergai. Alessandro Baricco idazle italiarrak idatzitako liburua da, eta Fernando Reyk itzuli du euskarara.
Ohi legez, liburutegiko beheko solairuan batuko dira, 18:30etik 20:00etara, eta Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa.
Irakurleen Txokoan hilean behin batzen dira literaturan interesa duten pertsonak. 2011n hasi zen ekimena Bermeon, eta parte hartzea doakoa da. Gura duenak udal liburutegian izena eman dezake; bertara hurbildu, izena eman eta hurrengo hilabeterako liburua jaso besterik ez du egin behar.