Rober Garayk Basondon sortu duen lan berria aurkeztuko du zapatuan
'Basondoko harkaitzerako bestiarioa' izeneko lan berria aurkezteko hitzaldia eta bisita gidatua prestatu ditu Rober Garayk.
Basondoko babeslekuan sortu berri duen lan berria aurkeztuko du Rober Garay artistak zapatuan: Basondoko harkaitzerako bestiarioa. 12:00etan hitzaldi batekin estreinatuko du lana, eta ondoren, bisita gidatu bat eskainiko du margolanak hurbiletik ikusteko eta ezagutzeko.
Arkaitzetako forma eta bolumenetara egokitu ditu bere margolanak Garayk, “horiek naturan guztiz barneratuz”. Izan ere, irudi horiek lehen gizakiek kobazuloetan marrazturiko lanen irudikapenak dira: zaldiak, bisonteak edota oreinak nagusitzen dira bere margolanetan.
Aurkezpenera joan gura duenak aurretiaz izena eman beharko dute, 94 625 44 36 telefono zenbakira deituta, edukiera mugatuta egongo baita. Zehaztu dutenez, bisitaren amaieran hameiketakoa egongo da hurbitzen diren guztientzat.