Elantxoben hasi dute Bizkaiko Trainerilla Liga
Asteburuan Elantxoben ekin diote Bizkaiko Trainerilla Ligari; zapatuan lehiatu zuten 1. jardunaldia, eta domekan 2. jardunaldia.
Lehenengo egunean, emakumezkoetan Ondarroa eta gizonezkoetan Zierbena B izan ziren azkarrenak, absolutu mailan, eta gazteetan, berriz, Isuntza emakumezkoetan eta Itsasoko Ama A gizonezkoetan. 2. jardunaldian, berriz, absolutuen emakumezkoen estropadan Mundaka nagusitu zen eta gizonezkoetan Isuntza A. Gazteetan, Itsasoko Ama Ak garaipena errepikatu zuen eta emakumezkoetan, ondarrutarrak izan ziren onenak.
Zapatuko absolutu mailako emakumezkoen estropada 17.56,05ean amaitu zuen Ondarroak; minutu 1, 17 segundo eta 21 ehunenera sailkatu zen Deusto, eta minutu 1, 24 segundo eta 7 ehunenera. Gizonezkoetan, 14 minutu, 58 segundo eta 6 ehunen egin zituen Zierbena Bk. Isuntzako bi talderen eta Zierbenako beste taldearen atzetik sailkatu ziren Elantxobe eta Mundaka. Elantxobe bosgarren sailkatua Zierbena Arengandik minutu 1 eta 84 ehunenera geratu zen, eta Mundaka minutu 1, 17 segundo eta 69 ehunenera.
Gazte mailari dagokionez, emakumezkoetan, Isuntza (18.20,77), Ondarroa (18.48,84) eta Kaiku (20.32,65) lehitu ziren. Gizonezkoetan zazpi talde aritu ziren zein baino zein gehiago. 16 minutu, 5 segundo eta 14 ehunenetan estropada burututa Itsasoko Ama izan zen azkarrena, eta Deusto A eta Ondarroa sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, 26 segundo eta 46 ehunenera eta 29 segundo eta 37 ehunenera, hurrenez hurren.
Ligaren 2. jardunaldian, Mundakako absolutu kategoriako emakumeak uretaratu, eta lehenengo postuan amaitu zuten. Gizonezkoetan, Mundakak bigarren amaitu zuen Isuntza A (15.00,32) azkarrenarengandik 48 segundo eta 28 ehunenera, eta Elantxobe laugarren sailkatu zen, lehenengoarengandik 54 segundo eta 50 ehunenera. Bestalde, lehenengo egunean modura, bigarren egunean ere ez zen Busturialdeko talderik egon gazte mailakoen estropadetan.