Korrikaren amaieraren jaira joateko autobusa antolatu dute
Busturialdeko AEKn izena eman behar da. Joan-etorriagatik 10 euro ordaindu behar dira.
22. Korrika apirilaren 10ean (domeka) amaituko da Donostian, eta bertan egingo den amaiera jaira joan gura dutenentzat autobusa jarri du Busturialdeko AEKk.
Izen ematea eskualdeko euskaltegietan edota telefonoz deituta egin ahala da (635 97 16 54). Joan-etorriagatik 10 euro ordaindu behar direla azaldu dute. “Euskaltegietara hurbildu ezin dutenek, bizum bidez ordaindu ahal dute izena emateko telefono berdinean. Ez dugu gura domeka goizean kobratzen hasi”, azaldu dute antolatzaileek.
Domekan, 09:30ean irtengo da autobusa Bermeoko Martin Deunatik, eta Gernika-Lumoko autobus geltokian, 09:50ean jarri dute ordua. Eskaera baldin badago, Mundakan eta Busturian geratzeko prest agertu dira. Buelta, berriz, 20:00etan egingo dute.