Pablo Gonzalezen askatasuna aldarrikatu dute Kontseilu Sozialista Busturialdeak deitutako elkarretaratzean
Pablo Gonzalez Busturialdeko kazetariaren askatasuna aldarrikatu eta Europar Batasunaren zentsura salatzeko 100 pertsonatik gora elkartu ziren atzo arratsaldean [martxoak 11], Gernika-Lumon.
Busturialdeko Kontseilu Sozialistako kideek zalantzan jarri dituzte Europar Batasunaren oinarri demokratikoak, “informatzeko eta komunikatzeko askatasunak bermatuta ez daudelako”.
Krisi ekonomikoa dela eta, gerra, osasun-hondamendia edota terrorismoaren “gorakada aitzakiatzat hartuta burgesia bultzatzen ari den totalitarismoaren gorakada” ere jarri dute jopuntuan. Horren aurrean, langileriaren antolakuntza independentearen alde egin dute, eta proletargoaren eskubide politikoak bermatzeko Estatu Sozialistaren beharra azpimarratu dute, “zeinetan gerra inperialistek tokirik izango ez duten.”