Bermeoko Udalaren arreta guneak aztertuko dituzte
Gazteria Saila, Berhaz Bulegoa, Gizarte Ongizate Saila eta Zaharren Egoitza aztertzeko inkestak egingo dituzte; herritarren iritziak jakin gura dituzte.
Bermeoko Udalaren zenbait arreta guneei buruz herritarrek daukaten iritziak ezagutu gura dituzte. Jakitera eman dutenez, Gazteria Saila, Berhaz Bulegoa, Gizarte Ongizate Saila eta Zaharren Egoitza aztertu gura dituzte. Hala, bermeotarren asebetetze maila nolakoa den galdetuko dute, eta horretarako, inkestak zabaldu dituzte. Inkestak martxoan egingo direla azaldu dute udal ordezkariek.
“Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen egiteko moduak hobetu eta, azken finean, herritarrek dituzten beharrizan eta eskarietara egokitzen joateko, ezinbestekoa da hauen asetasun maila ezagutu eta erabiltzaileek izan ditzaketen ekarpen zein proposamenak jasotzea”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.