Mundakako Lumakelak bertatik bertara ezagutzen
Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen lehen ekintzak asteburuan egin dituzte, eta esaterako, Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Lumakelak Mundakan ibilbide geologikoa egin zuten domekan [martxoak 6].
Ekobideak Geoturismo eta Ingurumen Hezkuntzako kooperatibako kideen eskutik, askorentzat ezezagunak diren arrezife- kareharriak, marga beltzak, koral multzoak, poriferoak, ostreidoak, moluskuak, foraminiferoak eta abarrek osatzen duten Garrantzi Geologikoko Gunea bertatik bertara ezagutu zuten bertaratutakoek.