Azeri marrazo bat hilda agertu da Elantxobeko portuan
Azeri marrazo bat hilda agertu zen atzo [otsailak 16] Elantxobeko portuan dagoen igerilekuan. Bertatik atera ostean, AMBAR Elkartearen Getxoko egoitzara eroan zuten.
AMBAR elkartea itsas faunaren ikerketa eta babeserako elkartea da, eta bertako boluntarioek nekropsiak egiten dizkiete eurengana heltzen diren espeziei.
Patxi Egurrola Elantxobeko alkateak esan duenez, aurreko egunean bizirik ikusi zuten portuan. Uste dute, berdel taldeen atzetik sartu zitekeela portura, eta itsasbeheran irten ezinik geratu zela.