Martxoak 8a prestatzen hasiko dira Bermeon
Batzar irekia antolatu dute otsailaren 22rako (martitzena); 19:00etan, Kabidxen.
Bermeoko Mugimendu Feministak martxoaren 8a antolatzeko lanekin hasi gura du. Horretarako, lehenengo batzar ireki baterako hitzordua jarri dute. Datorren martitzenean (otsailak 22) batuko dira, 19:00etan, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean.
Emakumeen eta herritarren iritzi eta proposamenak ezagutu asmoz, batzarrean parte hartzera deitzen dituzte.