Larragoko basoa egokitzen ari dira
Muruetako Udaletik azaldu dutenez, Lanbide Ekimenaken 'Ibili ibilian' enplegurako laguntza proiektuan parte hartzen ari dira, "iraupen luzeko langabeen artean kontratazioa sustatzeko".
Muruetako Udaletik jakitera eman dutenez, udala Larragoko basoa garbitzeko eta egokitzeko lanak egiten ari da. Larragoko basoa, Busturiko lurretan daukatela zehaztu dute.
Lan horiek egiteko Lanbide Ekimenaken Ibili ibilian enplegurako laguntza proiektuan parte hartzen dabil Muruetako Udala; “batez ere, iraupen luzeko langabeen artean kontratazioa sustatzeko asmoz”, azaldu dute udal arduradunek.