Sollubeko mendizaleek haizeari aurre egin diote azken irteeran
Mugarrara ezin izan zuten igo "haize asko" zegoelako; hala ere, Igor Lezamiz taldeko kide ohiari omenaldia egin zioten.
Domekako irteera horretan, gainera, Sollube 707 mendizale taldeko kide izan zen Igor Lezamizi omenaldi “txiki” bat egin zioten. Mugarrako tontorrean egin gura zuten, baina haizearengandik igo ez zutenez, Mañarira heldu orduko, haizerik ez zegoen gune batean egin zioten. Txoriak Txori abestu, aurreskua dantzatu eta bertso bat ere bota zuten haren omenez. Lezamizen familiako kide bat ere egon zen eta “oso hunkituta” egon zela diote.
28 mendizalek egin zuten ibilaldia, eta “oso gustura” bueltatu zirela azaldu dute antolatzaileek.