Bermeoko berbak ikasteko tailerra antolatu dute Arrantzaleen Museoan
Aurrekoetan modura, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute zapatuko tailerrean, betiere, nagusi baten laguntzagaz.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak familia tailerra antolatu du zapaturako. Aipatu tailerrean Bermeoko berbak lantzea dute helburu. Azaldu dutenez, Bermeoko itsas hiztegiko berbak ikasten dituzten bitartean, karta joko interesgarri bat sortuko dute.
Aurrekoetan modura, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute tailerrean, betiere, nagusi baten laguntzagaz; 16:30etik 18:30era izango da. Doan parte hartu daiteke, hala ere, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak oso mugatuak direlako.
Interesa daukatenek arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edota 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena.