Leire Zabaletak irabazi du Busturiko Jakin Badakigu lehiaketa
Hurrengo lehiaketa udaberrian izango dela zehaztu dute antolatzaileek, maiatzaren 2tik 20ra bitartean.
Busturiko Berbalagun egitasmoak antolatutako Jakin Badakigu lehiaketak badu irabazlea: Leire Zabaleta Izagirre. Lehiaketa abenduan izan bazen ere, barikuan jaso zuen Zabaletak oparia; bere bi semeek hartu zuten, hain zuzen ere.
Oraingoan erantzunen kopurua “eskasagoa” izan dela azaldu dute antolatzaileek; hamasei egon dira. Lau galdera “erraz” erantzun behar zituzten Jakin Badakigu lehiaketan parte hartzeko.
Hurrengo lehiaketa udaberrian izango dela zehaztu dute, maiatzaren 2tik 20ra bitartean.