Kaleko katuak zaintzeko politika publikoak eskatu dituzte
PiCatsSOS Gernika elkartea sortu nahi dute herrian, eta hori bideratzen ari diren boluntarioek udaletxearen jarrera salatu dute
ADDA somos su voz elkarteko presidente Miren del Moralek Gernika-Lumoko Udalak kaleko kateekiko duen politika publikoa salatu du. Del Moralen esanetan, animali horiekiko dituzten ardurak ez dituzte bete udal arduradunek. Urtebeteko katu batekin gertatutakoa salatu nahi izan du, hain zuzen: “Azaroaren 29an, 01:10ean, Guardia Zibilak deitu zidan, auto batek katu bat harrpatu zuela esanez. Hurrengo egunean udaletxera joan nintzen katuarekin, laguntza behar zuelako. Aldaka apurtuta zuen, eta ebakuntza behar zue. Hasiera batean ebakuntzaren gastuen kargu hartuko zutela esan zidan Iñaki Gorroño alkateordeak, eta nik hitz eman nuen katuaren arrekuperazioarekin arduratuko nintzela. Baina ebakuntzaren zenbatekoa 650 eurokoa dela jakitean ezetza eman zigun udaletxeak”. Udal arduradunen ikuspuntua jaso nahi izan du egunkari honek, baina ez du erantzunik izan.
Del Moralen arabera, udaletxea da katuon erantzule subsidiarioa, eta bere betebeharren ardura hartu beharko luke. Hala ere, dioenez, boluntarioen dirutik ordaindu dute orain artekoa. “Udaletxeak ebakuntza ordaintzeari ezetza eman zigunean diru bilketa hasi genuen, bizum bidezkoa, eta arratsalde bakarean 800 euro hartu genituen, katuaren ebakuntza ordaindu ahal izateko”.
Hope izena jarri diote katuari, eta aurrerantzean gauzak aldatuko diren esperantza dutela dio Del Moralek. Herriko alkate Jose mari Gorroñorekin batzartzeko zain daude [eskaria egina dute], eta bitartean elkarte berri bat sortzen ari dira: PiCatsSOS Gernika. Udaletxearen erantzunik izan ezean, elkarretaratzeak deituko dituztela ere aurreratu du Del Moralek.