Artika, Agirre eta San Migel auzoetako hainbat bide asfaltatuko dituzte
Asfaltatze lanak egiteaz gain, auzoetako errepideetan egon daitezkeen zulo edo akatsak estaltzeko hogei tona brea erosi dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik.
Bermeoko Udalak asfaltatze lanak egingo ditu herriko zenbait auzotan; Artikan, Agirren eta San Migelen, hain zuzen ere. Jakitera eman dutenez, aipatu auzoetako hainbat bide asfaltatzeaz gain, auzoetako errepideetan egon daitezkeen zulo edo akatsak estaltzeko hogei tona brea erosi dituzte. Lan horiek guztiak egiteko 40.000 euroko inbertsioa egingo dutela zehaztu dute.
“Gure helburua da Bermeoko auzoetako herritarren bizi kalitatea eta segurtasuna hobetzea eta auzo hauetarako iriste erraztasuna hobetzea. Bide berean doaz egunotan hasi ditugun Zarragoitxiko igoerako horma egonkortzeko lanak. Lan hauetara 15.500 euro bideratu ditu udalak. Bagoaz, beraz, pixkanaka helburu hauek betetzen”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.