Oinarrizko Interneta ikasteko aukera izango dute busturiarrek
Abenduaren 10ean hasiko da ikastaroa eta hilaren 23ra arte luzatuko da. Izena eman behar da Busturiko liburutegian.
Internet erabiltzen ez dakiten busturiarrek, KZ gunean jaso ahalko dute oinarrizko ezagutza; izan ere, ikastaro bat antolatu dute.
Abenduaren 10ean hasiko da ikastaroa eta hilaren 23ra arte luzatuko da. Klaseak goizez izango direla jakitera eman dute, 11:00etatik 13:00etara, eta Busturiko KZ gunean eskainiko dira.
Oinarrizko Internet ikastaroan parte hartu gura dutenek, baina, aldez aurretik izena eman beharko dute Busturiko liburutegian, eta barikua (abenduak 3) da horretarako azken eguna.