Muruetako Udalak Txerriki Eguna bertan behera uztea erabaki du
Domekarako antolatuta zeukaten Txerriki Eguneko azoka. Udalaren arabera, prebentzio neurriak behar bezala betetzen direla ezin da bermatu.
Txerriki Eguna antolatuta zeukan domekarako (abenduak 5) Muruetako Udalak. Hala ere, COVID-19aren goranzko bilakaeragatik, aipatu azoka bertan behera uztea erabaki dute.
Udal arduradunek azaldu dutenez, Txerriki Eguneko azokan prebentzio neurriak behar bezala betetzen direla ezin da bermatu: “Jatekoak eta edatekoak egotekoak ziren eta maskara soinean eroatearena ezin da bermatu, ezta ere jendearen arteko distantziak mantentzea”.