Sagarduik dio posible dela larrialdi egoera espero baino lehenago ezartzea
Jaurlaritzak azaroaren 29an emandako datuen arabera, Busturialdean 13 udalerri daude eremu gorrian, eta astetik astera kasu positiboek gora egin dute
Azken egunotan adierazle guztiek okerrera egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta joera hori nabaria da Busturialdean ere. Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, azaroaren 25etik 28ra 65 kasu positibo zenbatu zituzten Busturialdean. Gune gorrian dauden udalerriak hamahiru dira, gaur gaurkoz.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere egoera epidemiologikoak txarrera egin duela esan du Gotzone Sagardui osasun sailburuak eta, zehaztu duenez, posible da larriali egoera aurreikusitakoa baino lehenago ezarri behar izatea.
12:00etan Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoa emango dute Gotzone Sagardui osasun sailburuak eta Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaleak.