Doinuak eta emozioak bat eginda
Andra Mari koralak eta Txekia-Eslovakiatik heldutako Duo Palenikak kontzertua eman zuten zapatuan, Gernika-Lumoko Andra Mari elizan. Hainbat hilabetez publiko aurrean kantatu barik egon ostean, pozik batu ziren berriro abesbatzeko kideak, zuzenekoa emateko.
Gainera, zapatukoa pandemian hildako hiru kideren –Ramon, Victor eta Angelica– omenezko kantaldia izan zen, eta kideek adierazi dute emoziooz beteriko saioa izan zela hasieratik amaierara arte.
Bildu zuten dirua Etorkizuna musikatan elkarteari eman zioten –bertan egon ziren taldeko kideak elkarteari buruzko informazioa ematen–.