Ikastaroetarako dagoen interesa jakin gura du Muruetako Udalak
Interesa daukaten herritarrek udal bulegoetara joan eta han izena eman beharko dute. Izena emateko azken eguna abenduaren 15a (eguaztena) izango da.
Udal arduradunek Muruetako bizilagunek herrian bertan ikastaroren batean parte hartzeko daukaten interesa ezagutu gura dute, interesa baldin badago, eta “ahal izanez gero” baten bat antolatzeko asmoz. Ikastaro posibleen artean honakoak aipatu dituzte: mantentze gimnasia, kardio box, abesbatza eta euskal dantza.
Interesa daukaten herritarrek udal bulegoetara joan eta han izena eman beharko dute, eta behar baldin badute, udal bulegoetan bertan eskatu ahalko dute informazio gehiago. Izena emateko azken eguna abenduaren 15a (eguaztena) izango da.