Bueltan datoz sanandresak
Iaz pandemiagatik ospakizunik egin ez bazuten ere, aurten, "zuhurtziaz" ospatuko dituzte San Andres jaiak Ibarrangelun eta Sukarrietan
Egoerak behartuta “zuhurtziaz” jokatzeko ardura badute ere, iaz ospatu ez zituzten sanandresak bueltatuko dira Ibarrangelura eta Sukarrietara. Ohi baino egitarau “xumeagoak” antolatu dituzte.
Sukarrietan, santuaren egunean bertan, meza eta monjorra izango dituzte, musikagaz girotuta.
EGITARAUAK
Ibarrangelu
Azaroak 30, martitzena, San Andres Eguna.
– 12:00. Meza, San Andres elizan.
– 12:00. Hamaiketakoa tabernetan eta gaiteroak kalejiran.
Abenduak 4, zapatua.
– 12:30. Tortilla Txapelketaren
hasiera.
– 13:30. Tortillen aurkezpena. Txapelketan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da Kultur Etxean edo Batzokian.
– 21:00. EinGO, tabernarik taberna.
Abenduak 5, domeka.
– 11:30. Ibarrangeluko Lorea dantza taldearen ekitaldia, udaletxe aurrean.
– Jarraian, jaioberriei opari banaketak (azken bi urteetan jaiotakoei emango dizkiete) eta Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko dute.
Sukarrieta
Azaroak 30, martitzena, San Andres Eguna.
Sukarrietako Kantaguneak girotuko du goiza.
– 12:00. meza nagusia, Mundakako Abesbatzagaz.
– 13:00. Monjorra, Plazatxo tabernan.