Artearen ibilbidean, Foru plaza geraleku da
Bilboko Arte Ederren museoak eta BBK-k, erakusketak publikoari hurbiltzeko sortutako 'Artearen Ibilbidea II' lanen sorta Gernika-Lumon da ikusgai
BBKrekin elkarlanean, Arte Ederren musoeoko 36 artelan ikusgai daude Gernika-Lumoko Foru plazan. Lanok aire zabalean erakustea da Artearen ibilbidea II eraakusketaren xedea. Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeo bisitatu ditu udan, eta Gernikan izango da azaroaren 30a arte. Kalitate handiko erreprodukzioak dira, xehetasunak zehaztasun harrigarriarekin eta fidagarritasun handiko koloreekin erakusten direnak. Azalpenak lau hizkuntzatan daude (euskaraz, gazteleraz, inglesez eta frantsesez).