Gurasolagunen talde bat sortu dute Busturian
Astero batuko dira barikuetan, 17:30etik 18:30era. Gurasoak eta seme-alabak batuko dira euskaraz kantuan aritzeko.
Familientzako berbatalde bat sortu dute Busturian, hau da, Gurasolagunen talde bat martxan hasiko da barikuan. Gurasolagun ekimenak “gurasoen eta seme-alaben arteko transmisioa indartu” gura du, baita ere “gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasunak” sendotu.
Astero, ordubetez, Busturiko Gurasolagunak elkarrekin euskaraz kantuan aritzeko batuko dira, hain zuzen ere. Barikuetan, 17:30ean batuko direla azaldu dute Altamirako kultur etxeko ludotekan.
Taldea irekia dela gogorarazi dute, eta izena emateko aukera dago edozein momentutan. Interesa daukatenek 607 60 95 80 telefono zenbakira deitu ahalko dute edo whatsapp bat ere bidali daiteke.
Doan parte hartu daiteke, eta azaldu dutenez, bidelagunen asmoa da noizean behin kalera kantatzera ateratzea, gurasoak eta seme-alabak batera, herriko kaleak girotu asmoz.