Txekia eta eslovakiako ahotsak Gernikakoekin batera entzungo dira zapatuan
'Gure bihotzetik abesbatz-ahotsa' izeneko kontzertua emango dute azaroaren 27an, Andra Mari elizan
Kultura erdigunean jartzeko xedea duen Fair Saturdayrekin bat eginda, kontzertua emango du Gernika-Lumoko Andra Mari koralak zapatuan [azaroaren 27an]. Gure bihotzetik abesbatz-ahotsa izeneko emanaldiak bi abesbatz bilduko ditu: Gernikakoagaz batera, Txekia-Eslovakiako Duo Palenikaren ahotsak ere entzungo dira Andra Mari elizan.
Zapatuko saioa Ramon, Victor eta Angelicaren omenezkoa izango da. Bidean abesbatzeko zenbait kide galdu dituztela azaldu du Andra Mari koralak, baina kimu berriekin taldea handitu duela gaineratu du. “Pozten gara berriro ere gure publiko leialarekin topo egiteaz”. Zapatuko emanaldiagaz, etenaldi luze bati amaiera emango dio Gernika-Lumoko abesbatzak, eta abesteko “gogo handiz” bueltatuko da.
20:00etan hasiko da musika saioa, eta biltzen duten dirua Etorkizuna musikatan elkarteari emango diote.