Espainiako Kros Txapelketan egindako lanagaz "pozik" daude Gernikako atletak
Kluben arteko txapelketan lehiatu dira 18 urtez azpiko neskak, eta 41. postua eskuratu dute
Sevillan (Espainia), Santiponce herrian lehiatu den Espainiako Kros Txapelketan izateko aukera izan du Gernika Arin Arin Atletismo Taldeko 18 urtez azpiko nesken taldeak, eta esperientzia polit bezain positiboa bizi izan dute asteburuan. Ibon Bilbaok entrenatzen duen boskoteak kluba 41. postuan kokatu du Espainia mailan. Hala, atletismo taldaren iritziz, emaitza “oso ona” lortu dute Lucia eta Amets Antxia ahizpek, Maria Goitiak, Jone Oar Artetak eta Ane Zugazagak osatutako taldeak: “Atletek lasterketa oson dotorea egin dute lur-zoru gogor batean 250 kirolarik parte hartu duten proba batean”.
Urduri hasi arren, lasterketa hasita, Gernikakoek nerbioak atzean utzi eta eroso sentitu zirela esan du klubak, “euren onena emanez”. Entrenatzailea oso pozik agertu da bere taldekideek egindakoaraekin: “Lasterketa oso ona egin dute, majo sufrituta baina merezi izan du. Erakutsi dute final honetan parte hartu ahal izateko txartela ondo merezita zeukatela. Harro esan dezakegu espainiar Estatuan 18 urtez azpiko 41. emakumezko talderik onena garela”.
Giro onenan egin zituzten lasterketaren hiru kilometroak, ikusle andanaren animoei esker. Izan ere, Italicako Nazioarteko Kros honek ospe handi du atletismoaren munduan, antolakuntza ona eta, atleten artean, maila handiko korrikalariak batzen direlako. Ibon Bilbaoren atletek, gainera, Gernikako hainbat jarraitzaileren berotasuna jaso zuten une oro, Sevillaraino joan baitziren animatzeko asmoz eta, bide batez, atletismo ikuskizun horrekin gozatzeko.
Gijon Atletismo taldeak lortu zuen asteburuan lasterketako puntuaziorik onena (talde bakoitzeko lau onenak puntuatzen zuten) eta, ondorioz, kluben arteko Espainiako Kros Txapelketa lortu.