LIFE IP Urban Klima 2050 ekimena kalera atera dute
Kanpainaren helburua da herritarrak klima aldaketaren erronkari aurre egitearen garrantziaz kontzientziatzea. Bermeon eta Gernika-Lumon neurri handiko kubo batzuk jarri dituzte.
Ihobek kalera atera gura izan du LIFE IP Urban Klima 2050 ekimena, horretarako, tamainu handiko kuboak jarri ditu Bermeon (portuan) eta Gernika Lumon (Domingo Alegria plaza). Hain zuzen ere, LIFE UP Urban Klima 2050 proiektuak jarduketa pilotuak gauzatzen dituen hiri eta herrietan jarri dituzte aipatu kuboak (Bermeon eta Gernika-Lumon jartzeaz gain, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Bakion eta Zarautzen jarri dituzte).
Kanpainaren helburua da herritarrak klima aldaketaren erronkari aurre egitearen garrantziaz kontzientziatzea. LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua da datozen urteetarako Bizkai, Araba eta Gipuzkoako klima ekintzarako “proiekturik handiena”; 2025era arte euskal lurraldea aldatuko duten 40 ekintza garatuko dituztela azaldu dute.
Kuboek mezu “argia” daukatela diote: “Keinu bakoitza garrantzitsua da klima aldaketaren aurrean”. Oinezkoek, gainera, ingurunean klima aldaketaren ondorioek zer arrisku dakarten ikusi ahalko dute dute. Aipatu informazio taulek, bestalde, Urban Klima 2050 proiektuak martxan jarri dituen ekintzei buruzko informazioa ere ematen dute.