Busturialdeak ez du lortu BBK Sariketaren finala lehiatzeko txartela
Busturialdeak eta Lea-Artibaik Barrutialde BHIn jokatu dute gaur bigarren eta azken finalaurrekoa. Bertsolari gazteen BBK Sariketaren aurtengo irabazlea Lea-Artibairen eta Uribe Kostaren artean erabakiko da azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan.
Busturialdeko bertsolariak BBK Sariketaren finaletik kanpo geratu dira. Busturialdeak eta Lea-Artibaik Arratzuko Barrutialde BHIn jokatu dute gaur [azaroak 17] bigarren eta azken finalaurrekoa, eta alboko eskualdeko bertsolariek lortu dute jokoan zegoen finalerako txartel preziatua.
Hortaz, Lea-Artibaik eta Uribe Kostak lehiatuko dute finala azaroaren 29an [astelehena], Bilbon. Uribe Kostak Uribe Butroeri irabazi zion astelehenean AbadiƱoko Errota Kultur Etxean jokatutako finalaurrekoa.
BBK Salak hartuko duen finala ikustera joateko gonbidapena luzatu dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.
Bertsolariak. 18 urtera artekoekin hasi da gaurko finalaurrekoa, eta etenaldi baten ostean, 18-25 urte bitartekoek egin dute euren bertso saioa. Lehen atalean, Busturialdetik Aitzol Unzueta, Ismael Aomar eta Jokin Ansotegi aritu dira bertsotan, eta Lea Artibaitik Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga. Nagusietan, Iker Uriartek, Janire Arrizabalagak eta Koldo MuƱizek osatuk dute Busturialdeko taldea, eta Aissa Intxaustik, Garazi Navarrok eta Irune Basagoitik Lea-Artibaikoa.
Barrutialde Institutuko ikasleek bete dute aretoa. Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue bertsolaria izan da, eta epaimahaia BeƱat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Idoia Anzorandiak jardun du.