'Bidaia liluragarria' ipuin kontaketa musikatua, etzi, Busturian
Lekuak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek; aurretiaz izena eman behar da liburutegian.
Busturiko umeek ipuin kontaketa musikatu bategaz gozatu ahalko dute etzi [azaroak 19]. Hain zuzen, Bidaia liluragarria izeneko saioa dakarte Antton Aranburuk eta Lore Ibargurenek, Busturiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez.
Altamira auzoko liburutegian izango da ipuin kontaketa musikatua, 18:30ean hasita. Lekuak, hala eta guztiz ere, mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, barikuan Bidaia liluragarria ikusteko asmoa daukaten umeek aurretiaz izena eman beharko dutela zehaztu dute, liburutegian bertan.