Sollubekoek "gustura" egin dute Urkuluko urtegitik Arantzazurainoko bidea
Ibilbidea espero zutena baino luzeagoa izan zen; 13 kilometro ingurukoa izatea espero zuten eta 17 kilometro egin zituzten.
Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldekoek hileko irteera egin zuten domekan. Urkuluko urtegitan hasi zuten ibilbidea eta Arantzazuraino joan ziren Trokatik. 25 pertsona joan ziren irteerara eta “gustura” egin zutela azaldu dute antolatzaileek.
Ibilbidea espero zutena baino luzeagoa izan zen; 13 kilometro ingurukoa izatea espero zuten eta 17 kilometro egin zituzten. Mendizaleek, hala ere, “ez zuten protesta egin”, ibilbidea “ederra” izan baitzen. Ibilbidea, gainera, euririk barik egin zuten, Arantzazura iritsita hasi zen euria.
Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartu dutenen arabera, irteerarik “politena” izan da.