Mundakak ez du Santa Katalina ospatuko
Erabakia "oso hausnartua" izan dela esan dute Mundakako udal arduradunek.
Mundakako Udaletik jakitera eman dutenez, Santa Katalina eguna ospatzeko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, “COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz”.
Erabakia “oso hausnartua” izan dela aipatu dute. Mundakako Udala pandemiaren bilakaera positiboaren zain dago herriko kultur jarduera eta ospakizunak berriro egin ahal izateko.