150tik gorako inzidentzia duten udalerrietan aplikatuko diren neurriak
Azaroaren 17tik aurerra, neurri berriak bete beharko dituzte 150tik gorako inzidentzia duten udalerriek, Jaurlaritzak atzoko Gobernu Kontseiluan erabaki bezala.
– 2021eko urriaren 6ko aginduan aurreikusitako prebentzio neurriak betetzen direla bermatu ezin diren jarduera guztiak bertan behera uztea edo atzeratzea. Udal agintariek baloratu beharko dute hori.
Arreta berezia jarriko da jan eta edaten den ekitaldietan.
– Prebentzio neurriak mantenduz egiten diren ekitaldietan, kanpoaldean zein barrualdean izan, neurri gehigarriak indartzea komeni dela iritzi dio Eusko Jaurlaritzak:
o Kontzentrazioak aurreikusten diren tokietan jendea hartzeko espazioa handitzea.
o Pertsonen fluxu ordenatua errazteko korridoreak irekitzea.
o Elikagaiak eta edariak saltzeko eta kontsumitzeko guneak mugatzea.
o Ahal denean, jarduerak kanpoan antolatzea.
Jende pilaketak ekiditeko gaur iragarritako neurri horiek urriaren 6ko aginduaren osagarri izango dira. Hauek dira indarrean dauden beste murrizketak:
– Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan, % 80eko muga egongo da.
– Leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan, debekatuta egongo da jatea eta edatea (ura bakarrik edan ahal izango da). Jateko eta edateko propio egokitutako lekuetan bakarrik kontsumitu ahal izango da.
– Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da leku itxietan, eta baita leku irekietan ere, segurtasun tartea errespetatu ezin bada.
Iturria: EiTB