Txirrinduak garbitzeko bi gune jarri dituzte Bermeon
Artika bidean (abereen hiltegi alboan) jarri dute bat eta Klarisen komentuaren ondoan (San Martinen) bestea.
Bermeotarrek ere txirrinduak garbitzeko aukera izango dute horretarako jarri duten bi guneetan. Horietako bat Artika bidean jarri dute, abere hiltegiaren ondoan, hain zuzen. Bermeoko Udalak jarri du txirrinduak garbitzeko gune hau. Bigarrena, berriz, San Martin auzoan jarri dute, Klarisen komentuaren ondoan. Jakitera eman dutenez, bigarren hau, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera elkarlanean jarri dute.
“Bermeotarrek hainbatetan esan digute baliabide hauen beharra zegoela herrian. Hala uste genuen guk ere. Egin diren prozesu parte hartzaileetan zenbaitetan errepikatu den eskaria izan da. Gure helburu estrategikoetako bat da bizimodu osasuntsua sustatzea eta bi gune hauei esker aurrerapauso bat eman dugula uste dugu. Era berean, eskerrak eman nahiko nizkioke Bizkaiko Foru Aldundiari egin duten inbertsioagatik“, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.