Bermeoko Mugimendu Feministak A25 prestatzeko bilera irekia egingo du bihar
19:00etan jarri dute ordua, Goiko Plazako Kabidxen.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da azaroaren 25a, eta egun horri begira antolatu gura dira Bermeoko Mugimendu Feministako kideak.
Prestaketa lanekin hasteko eta herritarren parte hartzea bilatu asmoz, bilera irekia egingo dute bihar (eguena), 19:00etan, Goiko Plazako Kabidxen.