Unai Urruzuno legebiltzarkideagaz eta Bermeoko EH Bilduren zinegotziekin berba egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Etziko (azaroak 10) herri batzarra, 19:00etan izango da, Alkartetxean (Lamera Txikin). Hain zuzen ere, Unai Urruzuno legebiltzarkideagaz eta Bermeoko EH Bilduren zinegotziekin berba egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Azaldu dutenez, Urruzunok EH Bilduren hurrengo urteetako funtsezko eztabaidaren ardatz nagusiak eta erronkak zeintzuk diren azalduko ditu. Gaineratu dute testuinguru horretan antolatu dutela, gainera, azaroaren 20an (zapatua) Bilbon egingo den manifestazio nazionala.
Alkartetxean egongo dira baita ere, Bermeoko EH Bildu udal taldeko zinegotziak. Bertan, legealdi honetan egin duten lana azalduko dute, eta aurrerantzean egingo dituztenen berri ere emango dutela zehaztu dute.