Bermeo Uria narrazio lehiaketak baditu irabazleak
Sare Mendiguren Zabalondoren, Lore Bengoetxea Elorduiren, Haizea Egues Bilbaoren, Saioa Gorroño Flezen, Naiara Diaz Muruagaren eta Aritz Alegria Larrabasterren narrazioak izan dira lehiaketako onenak, epaimahaiaren arabera.
Bermeoko Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du urtero lehiaketa, eta 8 eta 18 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago. Aurten Sare Mendiguren Zabalondoren, Lore Bengoetxea Elorduiren, Haizea Egues Bilbaoren, Saioa Gorroño Flezen, Naiara Diaz Muruagaren eta Aritz Alegria Larrabasterren narrazioak izan dira lehiaketako onenak epaimahaiaren arabera.
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, eta sei kategoriatan banatuta ematen dituzte sariak. Irabazleek liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bana jaso dituzte saritzat. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma bana jaso dituzte eta finalistek, berriz, diplomak.
IRABAZLEEN ETA BIGARREN SAILKATUEN ZERRENDA:
L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA:
- Sare Mendiguren Zabalondo: Ametsak bizitzan kontutan hartu!
- Mikel Mihaila Calota: Mikel eta bere abentura
L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA:
- Lore Bengoetxea Elordui: Fenixaren kondaira
- Aritz Urieta: Talde ausarta
L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA:
- Haizea Egues Bilbao: Sekretua
- Alaitz Gomez Arregi: Carla eta Juan
DBH 1. ZIKLOA:
- Saioa Gorroño Flez: Galiziatik Bermeora
- Oinatz Perez Mariezkurrena: Ateen jolasa
DBH 2. ZIKLOA
- Naiara Diaz Muruaga: Partituren artean
- Henrike Lotina Santiago: Borrokan mundu errealean
BATXILLERGOA
- Aritz Alegria Larrabaster: Ahaztu zirenak
- Markel Navarrete Lauzirika: Hobea izango den itxaropenarekin