Kalea musikaz bete dute berriro
Gernika-Lumoko Urdaibai Kantagunea kalera atera da berriro. Urte eta erdiko isiltasunaren ostean, abesti herrikoiak kantatu zituzten Ciutat de Berga kaleko biribilgunearen inguruan.
Isilunea apurtu eta udalerria musikaz bete dute beste behin. Urte eta erdiko isiltasunaren ostean, Gernika-Lumoko Urdaibai Kantaguneko kideak kalera atera dira. “Emozioz eta ilusioz beteta” atera ziren zapatuan musikari eta abeslariak, eta, euren doinuek musikaz bete zuen Ciutat de Berga kaleko biribilgunearen ingurua.
Behin baino gehiagotan Gernika-Lumoko kaleetan zehar abestu dituzten abesti herrikoiak kantatu zituzten, baina kalejirarik egin barik. Segurtasun neurri guztiak errespetatu zituzten, eta euren ahotsen oihartzunez gozatu ahal izan zuten handik pasatu ziren herritarrek.