Madrildarrak nagusi izan dira 23. Xixili Torneoan
23. Xixili Torneoa lehiatu zuten zapatuan [urriak 30] Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, goizez eta arratsaldez.
37 klubetako 450 bat gimnastak parte hartu zuten, eta Vallecaseko (Madril, Espainia) kluba alde nabarmenagaz nagusitu zen kategoria guztietan: “Lehenengo, bigarren eta hirugarren postuetan sartu ziren, eta guk ematen dugun klub onenaren saria ere eurentzat izan zen”, azaldu dute Xixili klubaren arduradunek. Balorazio ona egin dute: “Jende pila bat etorri zen, eta oso pozik egon ziren. Ondo antolatuta egon zela esan ziguten”. “
Xixiliko kadete txikien taldea eta gazteen taldea bosgarren sailkatu ziren eta kadete handien taldea, berriz, seigarren geratu zen. Kimu mailan, banakako lehian, Xixiliko Ane Axpe 11. sailkatu zen, oso urduri egon zen bermeotarra: “Etxean egiten dutenean, jende asko joaten denez ikusten, urduriago jartzen dira”.
Hurrengo hitzorduak. Euren egun handia pasatuta, hilabete honetan hainbat torneo eta txapelketa lehiatuko dituzte: “Astebururo guztietan daukagu zer edo zer” . Asteburu honetan LogroƱoko klubak antolatutako torneoan parte hartuko dute, eta hurrengoan Arabara eta Nafarroara joan dira. Azaroaren 20an eta 21ean Euskalgym eta hilabetearen azkenengo asteburuan Espainiako Txapelketa lehiatuko dituzte.
*ARGAZKIAK: TXEBI ARRIAGA